2017/05/25

Koordenatu geografikoak

"Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona" dio Txanelak proposatzen digun hirugarren gaiak. Mundua irudikatzen, munduko biztanleak edota munduan dagoen aberastasunaren banaketaren inguruan hasi gara lanean. Prentsaren bidez munduaren egoera ere aztertzen saiatzen hasi gara.

Munduko mapak ikusi ondoren, paraleloak, meridianoak, Ekuatorea eta beste hamaika lerroz irudikatu dugu mundua; ipar-hemisferioa eta hego hemisferioa... marra horien bidez koordenatu geografikoak zer diren hobeto ulertzeko Lizarra ikastolako Koldo Viñualesek egindako aurkezpen bat duzue honako hau. Munduko edozein puntu koka dezakegu sistema honen bidez. GPS-ek ere antzeko datuak eskaintzen digute. Helburu bera dugu: munduan kokatzea!!

2017/05/16