2018/06/25

Oporrak


Ikasturtea bukatu da. Orain jolasteko, lagunekin egoteko, leku berriak ezagutzeko garaia heldu da. Oporrak oso, ooso ongi pasa!

2018/06/22

Azken eguna: lagun izkutua


Azken egunean lagun izkutua egin genuen. Bakoitzak oparitxo bat jaso genuen. Oso egun polita izan zen! Hona hemen argazkiak.


2018/06/19

Gure asmakizunak: erakusketa

Azkenaurreko egunean, guk egindako makinekin eta aparatuekin erakusketa bat antolatu genuen eta beste mailetako ikasleak ikustera etorri ziren.

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko

2018/06/01

Gure asmakizunak

Gizarte Zientziatako azkenengo gaiaren barruan, taldeka proiektu bat landu dugu: makinaren bat, jostailuren bat asmatzea zen helburu.  Hemen dago gure lanaren emaitza. Espero dugu zuen gustukoa izatea!





























2018/05/11

Nuestros cuentos

He aquí el resultado de un trabajo realizado en el aula alrededor de un proyecto de escritura de cuentos y relatos. Esperemos que os gusten.


2018/05/10

Erizainak diren lau ama ikastolan

Lehengo astean  lau ikasleen amak ikastolara  etorri ziren  lehenengo sorospenen inguruan hainbat maniobra eta teknika erakustera. Laurak erizainak dira. Hiru saio eman zuten, 6.mailako hiru gelatan hain zuzen ere. Saioak oso interesgarriak izan ziren eta ikasleek eta irakasleek ondo ikasi genuen zer egin larrialdi baten aurrean.

Eskerri asko Oihana, Ane, Nerea eta Garbiñe!






2018/04/19

Liburuaren eguna

Liburuaren eguna

Liburuaren eguna ospatzeko, ikasleek haien gustuko liburuen aipamenak egin dituzte. Hementxe liburu horiek.










 
 



Gaur, liburuaren eguna ospatzeko kalera irten gara liburu horien aipamenak irakurtzera. Eguraldia ez dugu lagun izan eta hori dela eta, Sert plazako kioskopean eseri gara jendearen aurreko irakurketa egitera.Ez dugu entzule asko izan, baina oso gustura egon gara gure Liburuaren eguna ospatzen.
Hemen gaurko jardueraren bideoa:

2018/03/20

Zatikiak

Hemen duzue, irudian klikatuz gero, web orri interesgarri bat zatikiak lantzeko eta praktikatzeko.


2018/03/05

Giza gorputza:Hainbat aparatuk osaturiko organismoa

Hementxe dugu ikasle talde batek zirkulazio aparatuaren inguruan egin duen lana.



Hementxe Iraitz aparatuaren inguruko lana:

 Hemen ditugu posterrak



2018/02/28

Reglas ortográficas

Aquí tenemos un panel compuesto por bloques. Cada bloque nos lleva a vídeos, páginas web y otras aplicaciones que nos van a ayudar a trabajar y aprender las reglas ortográficas.




  La vuelta al mundo en 80 cuentos

2018/02/27

Richard Oribe

Lehengo astean Richard Oribe eta bere entrenatzaile izan den Javi Aymerich guregana etorri ziren hitzalditxo bat ematera. Ondorengoa kontatu ziguten:

Richard jaio zenean, gurasoei esan zieten  ez zela ez mugituko, ez zuela hitz egingo eta ez zela ezer egiteko gai izango, baina ez zen horrela izan. Richard gazte hasi zen Aspacen  igerian terapia modura. Bere gurasoak laster hasi ziren profesional baten bila arazoari aurre egiteko, eta, ikusten denez, lortu egin zuten.



                           Irudian klikatu

Orain dela urte asko sartu zen Richard Konporta igeriketa ekipoan eta orain arte hor jarraitu du, Javier Aymerich-ekin igerian entrenatzen.

Bere lehenengo paralimpiada Bartzelonan izan zen eta orain arte parte hartu du joku paralinpikoetan.Guztira hamasei domina lortu ditu, baina berarentzako sari handiena eta garrantzitsuena aurten Donostian eman zaion  urrezko danborra izan da.

Oso interesgarria izan da Richard eta Javi-ri entzutea zer garrantzia duen arazo baten aurrean, indartsua izateak eta aurrera jarraitzeak. Richard-en arazoa potoloa da eta hortxe dugu, pozik, zoriontsu eta kemen handiarekin. Zorionak, Richard, hain pertsona jatorra izateagatik!


2018/02/20

Praktika dezagun alaitasuna

Praktika dezagun alaitasuna LH 6.Ako ikasleek burutu dute beste proiektu berri hau balioen ikasgaian. Horretarako, Gandhiren 10 esaldi esanguratsuenekin egin zen bezala, ikasle bakoitzari esaldi edo paragrafo bat egokitu zaio eta gero, irudi egokiena eta esanguratsuena aurkitzen ahalegindu dira. Ondoren, ongi ahoskatzen eta deklamatzen praktika lanak egin dituzte. Azkenik, bideoa muntatu, musika txertatu eta blogera igotzea izan da proiektuaren bukaera. Orain bizitzarako erronka izango da bideoan luzatzen den mezua aurrera eramateko gai izatea, horrela eginez gero, gure ingurune hurbilak eskertuko du eta denon mesederako izango da.

2018/02/14

Arnas aparatua

Hilabete honetan gure gorputza osatzen duten aparatuak ikasten ari gara. Bideo honek arnas-aparatua ikasteko aukera ezin hobea ematen digu.

2018/01/23

Gandhiren hamar esaldi esanguratsuenak

LH 6.Ako ikasleek burutu dute proiektu hau balioen ikasgaian. Horretarako, Gandhiren 10 esaldi esanguratsuenak aukeratu dituzte eta esanahia barneratu eta gero, irudi egokiena eta esanguratsuena aurkitzen ahalegindu dira. Euskarara itzuli ondoren, ongi ahoskatzen eta deklamatzen praktika lanak egin dituzte. Azkenik, bideoa muntatu, musika txertatu eta blogera igotzea izan da proiektuaren bukaera.


2018/01/11

Europar Batasuna

Europar Batasuna ezagutzeko,oso joku dibertigarraik aurkitu ditugu.

Irudian klik egin joku horietara iristeko