2018/02/28

Reglas ortográficas

Aquí tenemos un panel compuesto por bloques. Cada bloque nos lleva a vídeos, páginas web y otras aplicaciones que nos van a ayudar a trabajar y aprender las reglas ortográficas.




  La vuelta al mundo en 80 cuentos

2018/02/27

Richard Oribe

Lehengo astean Richard Oribe eta bere entrenatzaile izan den Javi Aymerich guregana etorri ziren hitzalditxo bat ematera. Ondorengoa kontatu ziguten:

Richard jaio zenean, gurasoei esan zieten  ez zela ez mugituko, ez zuela hitz egingo eta ez zela ezer egiteko gai izango, baina ez zen horrela izan. Richard gazte hasi zen Aspacen  igerian terapia modura. Bere gurasoak laster hasi ziren profesional baten bila arazoari aurre egiteko, eta, ikusten denez, lortu egin zuten.



                           Irudian klikatu

Orain dela urte asko sartu zen Richard Konporta igeriketa ekipoan eta orain arte hor jarraitu du, Javier Aymerich-ekin igerian entrenatzen.

Bere lehenengo paralimpiada Bartzelonan izan zen eta orain arte parte hartu du joku paralinpikoetan.Guztira hamasei domina lortu ditu, baina berarentzako sari handiena eta garrantzitsuena aurten Donostian eman zaion  urrezko danborra izan da.

Oso interesgarria izan da Richard eta Javi-ri entzutea zer garrantzia duen arazo baten aurrean, indartsua izateak eta aurrera jarraitzeak. Richard-en arazoa potoloa da eta hortxe dugu, pozik, zoriontsu eta kemen handiarekin. Zorionak, Richard, hain pertsona jatorra izateagatik!


2018/02/20

Praktika dezagun alaitasuna

Praktika dezagun alaitasuna LH 6.Ako ikasleek burutu dute beste proiektu berri hau balioen ikasgaian. Horretarako, Gandhiren 10 esaldi esanguratsuenekin egin zen bezala, ikasle bakoitzari esaldi edo paragrafo bat egokitu zaio eta gero, irudi egokiena eta esanguratsuena aurkitzen ahalegindu dira. Ondoren, ongi ahoskatzen eta deklamatzen praktika lanak egin dituzte. Azkenik, bideoa muntatu, musika txertatu eta blogera igotzea izan da proiektuaren bukaera. Orain bizitzarako erronka izango da bideoan luzatzen den mezua aurrera eramateko gai izatea, horrela eginez gero, gure ingurune hurbilak eskertuko du eta denon mesederako izango da.

2018/02/14

Arnas aparatua

Hilabete honetan gure gorputza osatzen duten aparatuak ikasten ari gara. Bideo honek arnas-aparatua ikasteko aukera ezin hobea ematen digu.